Urria hasi dugu eta PuntuEUS Fundaziotik berri onekin gatoz. Karaktere 1 eta 2ko .EUS domeinuen izenen erregistroa ireki da, hau da, hizki bat eta biko .EUS domeinuak eskuragarri daude. Manex Garaiok azaldu digu zer gertatu den eta azken hauek nola eskuratu.
Horrez gain, HABEko bi kide izan ditugu Sarean.eus-en, izan ere, krisi garaian bere burua berrasmatu behar izan dute euskara maila egiaztatzeko azterketek; ordenagailu bidez egitera pasa dira.
Bukatzeko, Xabier Saralegi gonbidatu dugu. Sare neurolaean oinarritutako zuzentzaile gramatikala lantzen ari dira Elhuyarren.