Ainhoa Azkue Ibarguren, Nebukai, bideo-jokoetan aritu eta aditua da, baita stream bidezko plataformetan ere. Duela lau urte gutxi gora behera konturatu zen Twitch-ek euskara onartzen ez zuela eta plataformak hura onar zezan proposamena egin zuen. Momentuko arrakastarik gabe, proposamena aurrera ateratzea erabaki du berriz. Bi egunetan 160 bozka baino gehiago izan ditu eskaerak, baina ez da nahikoa. Twitch plataformak euskara onartzearen aldeko bozka ematera animatzen du bideo-jokalariak.