2011an sortutako stream plataforma da Twitch, 2014az geroztik Amazonen esku geratu dena. Bideo-joko partidak zuzenean egiteagatik da ezaguna, baina ez du oraindik euskara onartzen. Ainhoa Azkue Ibarguren, Nebukai, bideo-jokoetan aditu eta aritua izan da gurekin. Bideo-jokalariak Twitch plataformak euskara hizkuntza ofizial bezala onartzeko proposamena egin du.
Horrez gain, Maitane Junguitu euskara eta bideo-jokoen inguruan aritu da. Bukatzeko, Manex Garaiorekin batera murgildu gara Sarean.eus-eko agerkari digitalean.