Sare neuronaletan oinarritutako zuzentzaile gramatikalaren aurrerapenak aurkeztu zituen Elhuyarko lan-taldeak SEPLN elkartearen kongresuan eta artikulu onenaren sariarekin itzuli dira etxera. Urtarrilean hasi ziren proiektua garatzen eta urte bukaerarako demo bat prest izatea dute helburu, edonork erabil dezan. Xabier Saralegi, Elhuyar Fundazioko edukien kudeaketaren arduradunak azaldu dizkigu proiektuaren nondik norakoak.