Duela bi aste zabaldu zen karaktere 1 eta 2ko domeinuak eskuratzeko deialdia. Balio handiko domeinuak dira, Interneten izenik motzenak baitira preziatuenak. Irailaren 15etik urriaren 15era bitartean dago domeinu hauek eskatzeko epea, izan ere, domeinu izen baterako eskaera bat baino gehiago egon daiteke. Irizpide batzuen arabera erabakiko dira domeinu eskaeren onarpenak, urriaren 16tik 25era bitartean. Urriaren 26tik aurrera fase librea irekiko da, hau da, edonork eska eta erosi ahalko ditu karaktere 1 eta 2ko domeinuak aurrerantzean.