Hilaren 10ean, UEUk eta Errenteriako Udalak elkarlanean antolatu dute “Errenteria 700 urte: herria eta teknologia” jardunaldia, Errenteria herriaren 700. urteurrena dela eta. Bertan hizlari diren Maitena Urretabizkaia eta Beñat Irasuegi TEKS sareko kideak elkarrizketatu ditugu. Humanitate digitala hizpide, TEKS elkartearen nondik norakoak azaldu dizkigute, burujabetza teknologikoa eta ekonomia sozial eraldatzailea oinarri izanda.