Azaroaren 28an, Jokotekniaren hirugarren edizioa gauzatu zen goizeko 9:45etatik 14:00ak biartean. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatu zuten jardunaldia, “irudimena da bidea” lelopean. Saioak streaming bidez izan ziren, Euskal Herriko industriaren eta bideo-joko zaleen diagnosia egitea helburu zutelarik. Tokiko garatzaileak eta jokalariak elkartu zituzten, baita, profesionalak ere.