Euskaraldiaren bigarren edizioa ate joka dugula elkarrizketatu ditugu Arrate Illaro, Topaguneko lantaldeko kidea eta Esti Alkorta, Euskara sustatzeko zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioaren zuzendaria ere aritu da solasaldian, Euskaraldiaren digitalizazioan lagundu baitu lantaldeak. 

Jarraian, Manex Garaiorekin Sarean.eus agerkari digitalera egin dugu salto. Joxe Rojasen “Ariguneak eta ez-guneak” artikuluaren analisia eskaini digu.

Bukatzeko, astero lez, gamerren txokoa zabaldu dugu Ainhoa Azkuerekin.