Javier Dieguez, Cybersecurity Centre-ko zuzendaria elkarrizketatzearekin bat, berri onez josi ditugu irratiko uhinak. Izan ere, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa Zibersegurtasuneko Foro Nazionalean sartu da. Honen garrantziaz eta abantailez aritu da ingeniari informatikoa. Horrez gain, 2025era begira landu duten plan estrategikoa azaldu digu. Zibersegurtasun industrialari zuzenduta garatuko duten hub-a da albiste nagusia.