HITZ, hizkuntz teknologiako zentroa jaio da.
Transformazio digitalak eta adimen artifizialak gizartean duten eragina eta aukerak aztertuko dituen ikerkuntza zentro interdisziplinarra sortu dute Ixa taldeak eta Aholabek. Testuaren eta ahotsaren inguruan egiten dute lan biek.
Jauzi kualitatiboa eman dutela aitortu digu Eneko Agirre zuzendariak, izan ere, informatikariak, hizkuntzalariak, ingeniariak eta soziologoak biltzen dituen taldea osatu baitute.