Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean murgilduko gara norbere euskara ohiturak astintzea helburu duen Euskaraldian, baina zenbait berrizkuntza ditu aurtengo edizioak.
Izan ere, bizi dugun egoerak Euskaraldiaren digitalizazioa bultzatu du, Ahobizi eta Belarriprest rolak ingurune digitalean ere praktikan jarriz. Horrez gain, hainbat baliabide garatu dituzte, sakelerako aplikazioa, besteak beste.
Hau dena eta askoz gehiago kontatu digute Arrate Illarok, Topaguneko lantaldeko kideak, Esti Alkortak, Euskara Sustatzeko zuzendaria Eusko Jaurlaritzan, eta Josu Walinok, PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak.