“Irudimena da bidea” lelopean, azaroaren 28rako Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean Jokoteknia bideo-jokoen hirugarren euskal jardunaldia antolatu dute. Helburua Euskal Herriko industriaren eta bideo-joko zaleen diagnosia egitea da. Maitane Junguitu, Game Erauntsiako komunikazio arduraduna elkarrizketatu dugu. 

Horrez gain, Itziar Zorrakin itzultzailea eta ikertzailea eta Igor Gaminde hezitzailea aritu dira irratiko uhinak astintzen. 

Bukatzeko, Ainhoa Azkue gamerrarekin solastu gara.