Labur.eus estekak laburtzeko euskarazko zerbitzua da. Url luzeak helbide motz eta erraz bihurtzea ahalbidetzen du, baita helbide horiek pertsonalizatzea ere.

Abenduaren 3an sareratu zuen zerbitzua PuntuEUS Fundazioak. Eta, ordutik hona, 1.500 esteka baino gehiago laburtu dituzte erabiltzaileek Labur erabilita. Bataz beste, 50 eguneko.

Urtarrilaren 12an hainbat erabiltzailek piztu zuten alerta, Facebook Laburrekin sortutako estekak blokeatzen hasi zen.

PuntuEUS Fundazioa berehala jarri zen Facebookekin harremanetan, baina ez du erantzunik jaso eta arazoa ez da konpondu.

Zergatik blokeatzen ditu Facebookek estekak?

  • Esteka bat talde askotan eta jarraian partekatzeagatik
  • Facebooken estekak partekatzeko sistema automatizatuak erabiltzegatik
  • Norbaitek spam bezala markatu duelako partekatutako edukia
  • Webgunea hackeatua izan delako eta edukia ez delako segurua
  • Webgunea Facebookek blokeatuta dituen zerbitzarietan ostatatua dagoelako

Segurtasunaren ikuspegitik Labur.eus -ek SSL ziurtagiria du. Hortaz, segurua da. Beste gauza bat da, Labur erabiliz partekatu diren webgune guztiak seguruak diren ala ez. Edo, nola erabili diren esteka horiek.

PuntuEUS Fundazioak erabilera desegokirik detektatu ez duen arren, Facebookek kontrakoa pentsatu lezake. Hori horrela izanda ere, Facebooki dagokio laburtutako esteken atzean dauden webguneak identifikatu eta horiek blokeatzea eta ez labur.eus domeinua. Imajinatzen duzue Facebook-ek bit.ly blokeatzea?

Zer egin dezakegu?

Facebooki erakutsi komunitate aktibo eta indartsua dela euskal erabiltzaileena. Esan diezaiogun erratuta dagoela, Labur.eus segurua izateaz gain nahi eta behar dugula. Nola? Bi pausu errazetan.

1.    Sartu Facebooken

2.    Ahalegindu labur.eus edo labur.eus -ekin sortutako esteka bat partekatzen

3.    Errore mezuan, Facebook-i nahastu egin dela jakinarazteko esteka klikatu.

4.    Mezua idatzi. Eredu bezala prestatu dugun mezu hau erabili dezakezu edo zurea sortu.

“Labur.eus is a URL shortener developed by the PuntuEUS Foundation and based on Polr2 technology. This address shortener is public and has a valid SSL certificate for its correct operation. To date, Labur.eus is the only URL shortener in Basque language available on the Internet, and it is very useful for the Basque-speaking Internet community.

We would appreciate if  you could take this into account and allow the use of URLs shortened through Labur.eus in Facebook posts.“

5. Bidali!!!

Erraza, ezta? Animatu eta zabaldu zuen kontaktuen artean!