Facebook-ek badu interneten bidez ordaintzeko txanpon digitala. Libra da bere izena eta Blockchain teknologia du azpitik. Horrez gain, hainbat konpainiez babestua egongo da, MasterCard, Visa edo Paypal adibidez. Baina, oinarria, Libra izango da, ordainketa zerbitzuak egiteko balioko duena, eta zerbitzu horien artean Facebook-ena egongo da, Calibra izenekoa. Libra txanpon digitala izango da, eta Calibra Facebook-ek eskeiniko duen diru-zorroa.

Calibra, diru-zorro digital bat izango da, diru berri hau erabili eta gordetzeko balioko duena. Hau da, ordainketa plataforma bat, Facebook, Messenger eta WhatsApp aplikazioentzat. Argazki bat bidaltzen dugun bezela, dirua bidali ahal izateko, mundu guztiari konektatuak gaudelarik.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da eta bere egoitza Suitzan egongo da. 28 bazkide fundatzaile dauzkate eta beraien artean enpresa hauek daude: Mastercard, Visa, Paypal, eBay, Lyft, Uber, Spotify, Coinbase, Anchorage…

Hau da elkartearen misioa: Miloika pertsona ahaldunduko dituen txanpon global simple eta finantza infraestruktura bat eskeintzea. Dirua berasmatzea. Ekonomia globala transformatzea. Ondorioz, munduko pertsonek bizitza hobe bat izatea…

Nahiz eta elkartea den azken erabakiak hartuko dituen eragilea, Facebook-ek lehenengo pausu hauek lideratzea espero da, baina esaten dutenez, indarra hartzen duenean bigarren plano batera pasako da, beste eragileek duten maila bera izatera.

Blockchain teknologian oinarritutako kode irekiko txanpona da Libra (≋) eta lurrunkortasunaren kontra joateko, erreserba batzuk izango ditu atzetik, txanpon bilduma eta beste aktibo batzuen forman, “abal” moduan erabili ahal izateko.

 

Noiz egongo da gure artean?

Proiektua oraindik, garapen prozesuan dago baina 2020-rako gure artean izatea espero da.

Momentuz link bat eskeini dute erregistroa gauzatzeko.

Lehenengo bertsioak bi pertsonen arteko ordainketak eta dendentzako beste sistema batzuk (QR kodeak adibidez) eskeiniko ditu. Luzera begira beste alternatiba batzuk eskeiniko dituztela diote.

 

Zein izango da Libra eta Calibra erabiltzearen balioa?

Calibra erabiltzeak ez dizkigu komisioak kenduko, baina oso baxuak eta gardenak izango direla diote, gehienbat dirua kanpora bidaltzeko denean. Mundu osoak eskura izango duen dirua izango da eta mota askotako ordainketak egiteko balioko du.

Calibra-ren bitartez dirua gastatu edo bidaltzean, Libra txanpona egongo zara erabiltzen, baina zauden herriko txanponera aldatu ahalko da. Eragiketa hauek egitean, Calibrak diru-aldaketaren tasak erakutsiko dizkizu, azkenean zenbat diru izango den jakiteko.

Calibraren begirada pribazitatearen inguruan.

Calibra prest dagoenean, nortasun agiri ofizial bat aurkeztea beharrezkoa izango da kontu bat ireki dezazun (Iada ez da eskuragarria guztiontzat). Txanpon legal bat izatean, pertsonen nortasuna konprobatu eta fraudeak sahiestea nahi dutela diote.

Facebook-ek dio transakzio bakoitza pribatua izango dela eta inoiz ez dela publikoa egingo.

Kontsumitzaileen datuen inguruan artikulu hau dago eta konfidantza haundia eskeini nahi badute ere, badira bi puntu kezkatzen nautenak:

“Cuando se autoriza un pago, compartimos los datos necesarios para procesar dicha transacción con terceros. También compartimos datos de clientes de Calibra con proveedores administrados o de servicios (incluido Facebook, Inc.) que nos permiten operar nuestra empresa (p. ej., para prestar servicios de infraestructura técnica o procesamiento directo de pagos). En ambos casos, solamente compartimos los datos de clientes de Calibra necesarios para completar la prestación del servicio o actividad definidos”.

“Calibra puede compartir datos globales con Facebook, Inc. o terceros, relacionados con el rendimiento de sus productos y servicios. Un ejemplo sería un gráfico donde aparezca el número total de usuarios del servicio. Calibra usará técnicas para prevenir que los datos globales se puedan vincular con una persona”.

Horrez gain, Facebook-eko datu globalak erabiliko dituzte, zure kontura binkulatuak ez daudenak, produktua hobetzeko.

 

Libra txanponari lotuta egongo diren beste kartera batzuek izango dituzten pribazidade mailak ezjakinak dira, baina Facebook-en eskutik kanpo egongo lirateke. Ez omen da loturarik egongo

 

 

 

 

 

 

 

Ondorioak

Beraz, asmakuntza ona al da? Arriskua ikusten dut nik! Argazkiak bidaltzea bezain erraz, dirua bidali ahal izatea? Edonon? Bideoa ikusi eta galdetu buruari ia luzera begira proiektu soziala den edo ez, nor izango den etorkizuneko bankua, ia aurkezten duten bezain erraza izango den kontu bat izatea (Iran-en kontua izateko aukera izango dute?)… Hori bai, iada ikus dezakegu konpainia haundi asko beraien kriptotxanpona ateratzen ari direla, beraz, badoa teknologia gero eta gehiago sartzen. Instituzionalizatze honek, benetako kriptotxanponen suntsiketa ekarriko du?

Bestalde, esan beharko genuke Bitcoin bezalako kriptotxanpon bati alderatuz ezaugarri asko falta zaizkiola, baina PayPal edo Estatu Batuetako dolar bati alderatuz, ostera, ezaugarri asko izango lituzkeela. Hori bai, ez espero kriptotxanponen pribazidadea Libran,  planari dagokionean gainera, gero eta deszentralizatuagoak izatea nahi dutela esan dute, baina ikusiko dugu esaten denetik zenbat egiten duten.