Errealitate areagotua, mistoa eta birtualaren mundua pil pilean dagoen momentu honetan komeni da gertatzen ari diren mugimendu batzuk gertutik jarraitzea: Gailu berriak, asmakizun berriak, aktore berriak, erabilera berriak… saltsa!

Ikus dezagun zer gertatzen ari den gailuen munduan. IDC aholkularitza enpresak errealitate areagotu eta birtualeko betaurrekoen salmenta gaineko estimazioa eguneratu du, eta aurten 8,9 milioi unitatetara iritsiko dela aurreikusten du. Horrek %54,1eko hazkundea suposatuko luke 2018arekin alderatuta. Bultzada hori Oculus, HTC eta Microsoft konpainien bidetik etorriko litzateke, baina argi utzi du Qualcomm enpresaren ekimenak ere bere protagonismoa izango duela. Qualcommek MWC 2019an 5G mugikorretik elikatuko litzatekeen errealitate areagotuko betaurrekoen kategoria berri bat iragarri zuen. Proposamena, ekosistemako hainbat kideri eragiten diena, urte amaieran errealitate bat izango da. Qualcommen iragarkiak konpainia ugariren laguntza du, USB-C kablez konektatzeko gaitasuna duen errealitate areagotuko bisore kategoria berri bat sortuz. Kategoria berri honetako ekosistema bisore fabrikatzaileek, smartphone-fabrikatzaileek, edukien banatzaileek eta telefonia-operadoreek osatzen dute.

Qualcomm eta XR kontzeptua

HTC, Microsoft, Oculus, Qualcomm eta ekosistemako ekoizleak… teknologia honen merkatua berotzen doa: IDC enpresaren arabera 2023 urterako 68,6 milioi unitate salmenta lortzea espero da, % 66,7ko urteko hazkunde-tasa osatua eskainiz. Horietatik 36,7 milioi errealitate birtualekoak izango dira: % 59 standalone betaurrekoak, % 37,4 bisore konektatuak eta % 3,6 karkasak. Errealitate areagotuari dagokionez 31,9 milioi unitate salmenta lortzea espero da eta antzeko zerbait aurreikusi dute: % 55,3koa standalonentzat, % 44,3 konektatuentzat eta % 1 baino gutxiago karkasentzat. Beste xehetasunen artean, bi herenak erabilera profesionalerako izango dira, eta bai industria motetan bai erabilera kasuetan bultzada bat izango dute.

Erabilera profesionaletarako? Zeintzuk? Erantzuna erreza da: Edozein erabilera profesionaletarako. Mugarik ez teknologia hauentzat: Entrenamendua, tele-operazioa, simulazioa…. Dagoeneko erabilera profesionalen eztanda batetan gaude. Bai, teknologia erakargarri hauek erabilera profesionaletan hazkundea erakusten ari dira. Teknologia serioak direla ezango genuke? Gaur bai, baina biharko erabilera nagusiak desberdinak izateko gaitasuna dute. Errealitate areagotuak ez du oraindik bideojokoen munduan leku garrantzitsua lortu, baina Ericsson Consumer & IndustryLabek egindako ikerketa baten arabera aldaketa dator. Ikerketak bideojokoen zale askori egin zien inkesta, eta %40k adierazi zuen “..errealitate areagotuaren arteko elkarrekintza iraupen luzeagoa eta prezio errazagoko bateriak dituzten bisore txikiagoen bidez ematen bada, teknologia hori egunero kontsumitzen duten jokoetan erabil daiteke”. Inkestan parte hartu dutenen % 66k bideojokoak nahi dituzte ez bakarrik beren etxeetan bakarrik, baita kanpoan ere, eta horretarako errealitate areagotua oinarrizko teknologia da. Bestalde, Catalina Irurita, Ericssoneko Marketing eta Komunikazio lehendakariordearen aburuz errealitate areagotua ez da bideojokoetan bakarrik sartu nahi, pertsona guztien eguneroko bizitzan baizik: “Horrek aukera ematen du errealitate areagotuaren etorkizuna bideojokoen eremuan bakarrik ez izateko, gure ingurunea, berriz, jolas plataforma handi bihurtuz, non gainerako jarduerek paper garrantzitsua hartuko luketen“.

Horrelako merkatu potoloa badator, eta horrelako etorkizun ona aurreikusten bada, non daude bestelako teknologia enpresa erraldoiak? Patente berriak ikusiz argi dago esna daudela.

Orain 5G gudagatik egunero berrietan dagoen Huawei erraldoia erloju adimenduarekin konektatzen diren errealitate areagotuko betaurreko batzuk patentatzen ari da.

Errealitate areagotua erabiltzen duten betaurreko berriak izango lirateke, erloju adimendu  batekin konektatuko direnak, eta horrekin batera mugikor adimendu batera konektatuko da.

Deigarria da betaurreko hauek kamerarik, pantailarik edo mikrofonorik ez izatea. Hala ere, adaptadore eta ispilu bat dute. Funtsean, adaptadorea erloju adimendunaren ondoan jartzen den bitartean, edukia smartwatch horren pantailan agertzen da ispiluaren bidez. Betaurrekoak audioaren erreprodukzioarekin bateragarriak dira.

Huawei enpresaren patente berria

Zer esan Apple enpresaren mugimenduetaz. Aspalditik Apple erraldoia errealitate areagotuarekin zer ikusia duten ainbat enpresa txiki eta ertain erosi ditu. Patente berriak begiratzen, berritasun batzuk topatu ditugu: Apple enpresak errealitate areagotuko betaurreko batzuk patentatu ditu, kaleak eta gauzak aurkitzen laguntzeko. Appleren etorkizuneko betaurrekoak funtzionalitate bat izan dezakete, eta erabiltzaileek kaleak, helbideak eta beste gauza batzuk ia nahi barik (edo benetan nahi barik) aurkitu ahal izango dituzte.

Apple eta puntako diseinua beti gertu. Horrelakoak izango ete dira? Kontuz, hau “fake” bat baino ez da!

Beste berririk ez? Noski baietz. Facebook enpresak posizio ona dauka errealitate birtualean. Oculus VR erosi ondoren, baina bere handinahiak itzelak dira. Mark Zuckerbergek burua irakur dezakeen kaskoak sortu eta modu masiboan saldu nahi ditu, beldurgarria ezta? Zuckerbergek aurreratu egin du zerebro-konputagailu interfaze berriak sortzeko interesa, elementu digital desberdinak kontrolatzeko adimena erabili ahal izateko gai izan gaitezen, adibidez, errealitate areagotuaren aplikazioak. Bere asmoa gaitasun aurreratuak eranstea da, kasko edo errealitate areagotuko edo birtualeko betaurreko aurreratuetan, hala nola Oculus VR erosi ondoren sortutakoak bezalakoak. Facebooken sortzaileak gizakien pentsaera eta sistema informatikoen antolakuntza esperientzia naturalagoa eraikitzeko gertatzea nahi du, eta bide batez gure barne pentsamenduen giltza lortzea.

Euskal Herrian zer? Bertan teknologia berriak sortzen dituzten enpresa txiki eta ertainak ditugu (Vicomtech, Ludus, Innovae…), teknologia hauen bitartez prozesu eta erabilera profesionalak garatzen dituzten ainbat enpresa (arlo desberdinetako ingenieritzak, industria enpresak, zerbitzu profesionalak…) eta teknologiak ikertu eta garatzen dituzten zentro teknologiko bi BRTA aliantzan, Vicomtech eta Tecnalia. Azken honek laborategi berriak sortu ditu Gasteizen, enpresari begira eta erabilera berriak esperimentatzeko prest. Bere izena, Inmersivity Lab.

Inmersivity Lab: Errrealitate birtuala eta areagotua

 

Inmersivity Lab: Errrealitate birtuala eremu kolaboratiboetan eta instrumentazio murritzeko instalazioetan.

 

Inmersivity Lab: Erantzun haptiko eta fisikoa behar duen errrealitate birtuala

 

Inmersivity Lab: Errealitate birtuala eta areagotua gizaki gabeko eremutan, dron adimenduak.

 

Inmersivity Lab: 3D edukiak modu automatizatuan sortzeko tresnak

 

Inmersivity Lab: Tele-operazioak errealitate areagotuaren bitartez

Inmersivity Lab: Giza faktoreak, ergonomia eta erabilgarritasun laborategia

Ezin gara gelditu. Teknologia horietan Euskal Herrian ikertzea eta berritzea garrantzitsua da, erabilera-eszenatoki berrien balio erantsia atxiki nahi badugu. Teknologia enpresa handien mugimenduei begiratzeari utzi gabe, gure enpresen zerbitzura egin dezakegun horretan pentsatzeari utzi gabe. Errealitatea areagotzen goaz!