COVID19ak eragin handia izaten ari da gure gizartean, egunetik egunera neurri berriak hartzen ari dira. Teknologiak lagundu egingo gaitu egoera berri honetara moldatzen. Hartuko ditugun ohitura berri hauek iraungo dute denboran? Argi dagoena da mundua desberdina izango dela COVIDaren ondoren.
Ba dira egun batzuk ikasleak etxetik ari direla ikasketak egiten eta baita irakaslegoa ere, egoera berri honetara ikasleak eta irakasleak egokitzen ari dira, aberasgarria izango delakoan nago, adibide gisa hemen duzue ikastolen elkarteak publikatutako berria.
Ikasketak etxetik jarraitzeak, itzultzaile neuronalaren erabileran igoera nabarmena suposatu du, azken asteetan 100 mila inguru itzulpen eskaera egiten baziren egunero, etxean geratzeko abisua jaso ondoren erabilera bikoiztu egin da.
Telefonia operadoreak iragarri dute, herritarrak egiten ditugun dei kopurua nabarmen igo dela, bakartasunaren eraginagatik hain zuzen.
Bilerak egiteko modua aldatu egin da azken asteetan, aurrez aurrekoak izaten ziren orain artekoak, naiz eta videoz egiteko herramientak izan (Teams adibidez) aurrez aurre egiteko ohitura geneukan. Teamsen erabilera bikoiztu egin da azken egunotan.
Enpresa gehienak telelana orokortu dute egunotan, etxetik lan egiteko aukera ematen de VPNak, baina kontuz ibili, zibersegurtasunean adituak direnak ohart arazi digute VPNa irekitzerakoan ziber gaizkileei ate bat irekitzeko arriskua dagoela, beraz VPN zerbitzua martxan jartzerakoan tentuz ibili behar gara.
Birtualizazioak ere badu bere lekua telelana eredu honetan, VDIaren bidez norberaren laneko ordenagailuaren idaz mahaia simulatu daiteke.
Herritarrei arreta zerbitzua ematen duten operadoreak etxetik lan egiteko aukera dute, zentralita berriak desbideraketa, telefonoen arteko saltoak, joko handia ematen dute.
Beraz, etxetik lan egiteko herramientak egon bazeuden, VPN, VDI, bilera birtualak, hodeia, telefono desbideraketak. COVIDaren eraginez erabilera azkartu egin da, egoera berrira moldatzen ari gara, ohiturak aldatzen ari dira. Izango du ohitura aldatze honek jarraipena egoera normalizatzen denean? Ni baiezkoan nago. Izan daitela onerako.