Telefono mugikorrak 1G-arekin hasi eta 90eko hamarkadaren hasieran 2G-ra hedatu ziren, SMS bidalketa bi mugikorren artean gaitzen hasi zirenean. Aurrerago, 3G teknologiak aukera eman zuen Internet bidez nabigatzeko. 4G-ak aukera horiek abiadura handiagotzea ekarri zuen eta orain 5G-a iragartzen digute, abiadura handiagotuko duela, 100 aldiz handiagotu. Baina zertarako, benetako beharra da 100 aldiz abiadura handitzea?
5G-a hedatu ahal izateko, hasteko 700 MHz-ko banda librea utzi behar da, hain zuzen ere, duela urte batzuk lehen Dibidendo Digitalean Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) kanalak lekualdatu ziren bezala. Horretarako, Europar Batasuneko erakundeek, gaur egun neurri handi batean telebista digitaleko zerbitzuak okupatzen duten 700 MHz frekuentzia berresleitzeko akordio bat lortu zuten. Akordio honen arabera, 2020ko ekainaren 30a baino lehen frekuentzia hau libre utzi behar da haririk gabeko banda zabaleko zerbitzuak sartzeko. Horrek esan nahi du, beraz, Bigarren Dibidendua Digitala egin behar dela, berriro ere LTD-a lekualdatzera behartuko duena, 694 MHz eta 790 MHz banden arteko espektroa liberatuta gera dadin 5G teknologiaren garapena bultzatzeko. Eta etxeetako telebista antenak berriro sintonizatu beharko ditugu.
Behin 700 MHz-ko banda askatu ondoren, Espainiako Gobernuak espektroaren lizitazioa egingo du, eta ondoren, operadorek inbertsio handia egin behar izango dute egungo azpiegiturak hobetzeko eta 5G teknologia hedatzeko. 4G-an antenak mendi eta teilatuetan bazeuden, 5G-an antenak kalera jaitsi beharko dira, farola edo autobus geltokietara, eta hamar aldiz antena gehiago jarri beharko dira. Hedapenaren garrantzia dela-eta, ez da espero instalazio guzti hau bost urte baino lehenago egitea. 5G teknologia zabaltzeko behar diren inbertsioen kostu handia izango da. Baina 5G-ak ahalbideratzen du antenetan jarri beharreko elektronika partekatzea, hau da operadore desberdinek elektronika berdina erabiltzea. Antenak partekatzen badira, antena kopuru txikiagoa beharko da. Lortuko dugu partekatzea eta antena gutxiago jartzea?
4G-an antenak mendi eta teilatuetan bazeuden, 5G-an antenak kalera jaitsi beharko dira, farola edo autobus geltokietara, eta hamar aldiz antena gehiago jarri beharko dira Txioka nazazu!Eta hau dena zertarako? 5G-ak ekarriko du abiadura azkartzea eta latentziaren gutxitzea, milisegundu batera hain zuzen.
Latentzia, seinalea bidaltzen zaionetik mandatu bat exekutatzeko gailu batek behar duen denbora da. Aurrerapauso handia bada ere, ez dugu ahaztu behar, latentziak eremu oso murritzetan daukala garrantzia, hala nola, gidatze autonomoan edo urrutitik egin daitekeen ebaketa batean, bisturiak este lodia ebaki behar badu, zehaztasun handia behar du mugitu daitekeen organo bat ukitzerakoan .
Oraindik ez da ezagutzen aplikazio “killer”-ik, 5G-a behar eta herritar askok erabiliko duenik, hortaz 5G-aren garapena motel joango dela uste dut.
Ustea beti ustela?