Google Maps zerbitzua soberan ezagutzen dugu, mugikorrarekin edozein momentutan nahi dugun lekura joan ahal izateko baliabidea izaten dugu. Google Maps web mapen aplikazioen zerbitzari bat da, mundu osoko mapak erakusten dizkigu, baita lekuen arteko bideak ere. Honen baitan, Google My Business zerbitzua enpresek euren presentzia bermatzeko jaio zen. Zerbitzu honi esker, negoziek mapan beren markatzailea sortzeko aukera dute.
Google Nire Mapak
Gutxik dakite ordea, Google-en zerbitzuaren parte Google My Maps ere badela. Google Drive bertatik, Google-en lainotik alegia, erabilera anitzeko mapa berriak sortu daitezke. Mapa hauekin gure markatzaileak sortu ahal izango ditugu, geruza ezberdinak erabiliaz eta irudiak ere gehituz. Mapa horiek partekatu ahal izango dira, lagunekin edo sarean publiko jarriz.
Nola sortu Google-en zure mapa
- Sartu Google Driven.
- Berria – Gehiago – Google Nire Mapak.
- Lehendabizikoz, mapari izena jarri eta deskribapena ere gehitu diezaiokezu.
- Geruzari izena eman
- Geruzaren barruan mapan nahi duzuen lekuan markatzailea gehitu
- Markatzailearen izena eta ikonoa aldatu. Markatzailearen barruan deskribapena jarri daiteke (ordutegia, azalpena.)
- Nahi bezain beste markatzaile sortu ditzakezu geruza batean, eta mapa batean nahi bezain beste geruza.
- Markatzaile batetik bestera zein bide egin beharko litzatekeen oinez, bizikletaz edo kotxez jakin ahalko duzu.
- Parketatu botoiarekin beste erabiltzaileentzat ikusgarria egin ahalko duzu.
- Automatikoki aldaketa guztiak Driven gordeko dira.