Sareko tresna hauekin, edonor diseinatzaile?

Zuetako norbaitek ezagutu zuen Picnik? 2005. urtean sortu zen eta irudien online edizioa eskaintzen zuen aplikazioa zen. Google-ek erosi eta bere Google+ sare sozialera integrazioa egin eta gero, 2012. urtean itxi egin zuten.

Irudien online edizioan aitzindarietakoa izan zen. Erabiltzeko oso erraza izateaz gain doakoa zen, eta ez zen ordenagailuan ezer instalatu behar erabili ahal izateko.

Horrelako tresnekin edonor diseinatzaile izan daitekeen sentsazioa jasotzen hasi ginen, eta App-en iraultzarekin are eta gehiago. Gaur egun, edonork mila tresna ditu eskura diseinuak egiteko. Hona hemen pare bat adibide:

Canva

Canva 2012. urtean sortu zen online tresna bat da. Tresna honekin web edo sareetarako, azken finean Interneterako, edukiak diseinatu eta sortu ahal izango dituzu. Canvan kartelak, posterrak, infografiak, dokumentuak, bisita txartelak, Facebook irudiak, Instagram irudiak… egin ditzakezu. Txantiloiak aurkituko dituzu bertan, eta horretaz gain zure irudiak ere igo ahal izango dituzu, testuak gehitu eta elementuak aldatu besteak beste.

Zure alde sortzailea frogan jartzeko tresna erraza duzu honako hau. Edukia online sortzen duzun arren, hainbat formatutan deskargatzeko aukerak aurkituko dituzu, eta behin zure ordenagailuan, nahi duzun horretarako erabili ahal izango duzu, online edo offline.

Crello

Crello Canvaren oso antzeko da. Online irudi ikusgarriak sortzeko tresna bat da, baina honek bi berezitasun aipagarri ditu; animazioa duten irudiak sor daitezke, eta txantiloi bezala erabili ahal izango diren irudien liburutegiak milioika aukera eskainiko dizkizu.

Diseinatzeko orduan proposatzen dizkizun animazioetan edo diseinuetan oinarritu zaitezke, edota hutsetik hasi zuk nahi duzun Irudi tamaina sortuz.

Benetan gomendagarria bi aplikazio hauek ezagutzea, batez ere sarean edukiak argitaratzeko ardura baduzu. Horretaz gain, edozein dokumentu ilustratzeko edo dokumentuari ikutu ikusgarri bat emateko baliatu dezakezu.

Seguru nago diseinatzeko bi tresna hauetaz gain, askoz gehiago ere badaudela sarean… zuk zein erabiltzen duzu?

Aurreko bidalketa

Adimena garatzeko 11 trikimailu. Azkenak harrituko zaitu!

Hurrengo bidalketa

NETFLIX en algoritmoak

Egilea

Arkaitz Sukuntza

Arkaitz Sukuntza

@TaPuntu @ArkaitzSukuntza
Informatika eta teknologia berrien irakaslea eta online marketinean aditua. Informatikalari proiektuaren sortzailea. TaPuntu Kooperatiban, proiektuen nortasuna sareratzen lanean.

1 Comment

  1. Lorea
    apirila 18, 2018 at 2:49 pm — Erantzun

    jajaja Niri Canvak bizitza erraztu dia..!! jajjaj

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude