Posizionamendua, hitz gakoa gai honetan. Gure edukia sareratzean posizionamendua izan behar dugu kontutan ikusgarriak izateko. Eta posizionamenduan hainbat gai jorratzen dira, baina garrantzitsuena, dudarik gabe, edukia da.

Igotzen dugunaren kalitatea izango da gure publikoak eskertuko duena. Baina, zer da kalitatea? Bada, gure publikoak espero edo nahi duen hori. Originaltasuna, ezberdina dena, berezia… sarean edukien tsunamia dugu egun, beraz, gurea besteetatik ezberdindu behar dugu.

SEO

Posizionamenduaz ari garenean SEO, edota Search Engine Optimization, nahi eta nahi ez aipatu behar da. Web-orriaren ikusgarritasuna bilatzaileetan hobetzeko prozesua da. Bilatzaileek faktore asko dituzte kontutan gure edukia posizionatzeko orduan; hauek ezagutu, aztertu eta kontutan edukitzea da gakoa.

SEM

Baina ordaindu gabe izan al gaitezke ikusgarriak sarean? SEM, edota Serch Engine Marketing, estrategiarekin sustapen kanpainak egin daitezke bai bilatzaileetan baita sare sozialetan ere. Modu honetan, edukia guk aukeratzen dugun publiko horrentzat ikusgarriagoa izango da.

Nortasuna Sarean 2018 jardunaldia

Arestian modu laburrean aipatutakoaren inguruan gehiago jakiteko gogoa badela ikusita, TaPuntu kooperatiban Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu dugu, “Izan ikusgarria!” lelopean.

Jardunaldiak bi zati nabarmendu izango ditu. Alde batetik, hizlarien zatia, non Xabier Iglesias (AuditorSEO) eta Nagore Cia (Weaddit) hizlarien eskutik gakoak ikasi eta ikusiko ditugun. Eta bestalde, Juantxo Taberna, Gaztezulo, MeitaiMaitie eta Mr. Euskaldun bezalako benetazko esperientzietaz ikasteko osatu dugun mahai ingurua.

Urtarrilaren 24an arratsaldeko 18:30ean izango da doako jardunaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Izena emateko www.nortasunasarean.eus web-orrian sartu eta bete bertako inprimakia. Bertan ikusiko dugu elkar, gaiari buruz ikasi eta hitz egiten.

Izan ikusgarria!

NS2018