Martxoaren 23an ospatuko da 7. urtez Nortasuna Sarean jardunaldia, aurten markagintzaren inguruan. Mikel Olaiz Garmediak emango digu honen berri TaPuntu Kooperatibatik.

 

Xabier Unanuek Tik Toketik gogoeta zoroa ekarri digu, sare sozialetako erronken ingurukoa.

 

Azkenik, Irati Alvarezek asteko Maurizia aurkeztuko digu: Maria Goeppert-Mayer, Fisikako Nobel Saria irabazi zuen bigarren emakumea.