Hasteko, Barakaldon martxoaren 16an izango den Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiaren informazio guztia eman digu Iurdana Acasusok.

Ondoren, martxoaren 14ko BCAM NAUKAS matematikaren inguruko hitzaldien inguruan hitz egin dugu Jose Ignacio Royo EHUko irakaslearekin.

Azkenik, “Ingurune Digitaleko Mauriziak” Sarean irratsaioaren tarte berezia estreinatu dugu Lorea Argaraterekin. Piztu irratia, hau hastear dago eta!