Ekonomia zirkularrean oinarritutako teknologia erabiliz arropa jasangarria sortzea du helburu Ternua Groupek. Prozesua epe luzerako eta kontzientziaz hartutako enpresa hautua da: naturaren eredua kopiatu nahi dute, etorkizunean arropa birziklatu ahal izateko. Enpresaren jomuga eta epeak zeintzuk diren eta hau lortzeko nolako teknologia garatu nahi duten argitu digu Edu Uribesalgo Ternua Groupeko berrikuntza eta jasangarritasun zuzendariak.