PUNTUEUSek marka berria estreinatu du. Aldaketa honen zergatia eta nondik norakoak azaldu dizkigu Lorea Arakistainek.
Gainera, Euskadi Avanza eta ISPO AWARD sariak irabazi ditu Ternua Group arropa markak, ekonomia zirkularra sustatzeagatik. Edu Uribesalgo Ternua Groupeko berrikuntza eta jasangarritasun zuzendariak eman digu horren berri.
Bukatzeko, konputazio kuantikoa izan dugu ardatz, izan ere, Ikerlanek Multiverse Computing enpresarekin hitzarmena egin du. Teknologia mota honen berri eman digu Mikel Azkaratek.