Europar Batzordeak urtero ikerketa proiektuak finantzatzeko aurkezten duen 2020 programan proiektua aurkeztu eta finantzaketa irabazi ondoren, proiektuaren exekuzio fasean dabiltza Irune Aguirre eta Irune Yarza IKERLANeko ikertzaileak.
Sistema autonomo eta, aldi berean, kritikoak diren automobilgintza eta trenenak garatzea dute erronka. Baina aurrerago, teknologia hau igogailuetan eta industrian erabiltzen diren makinetan ere aplikatzea dute helburu.