Sorreratik hasi eta etorkizuneko asmoak zeintzuk diren aurkeztuz. IDE Ingurune Digitaleko Hiztegi Eleaniztunaren berri emango digu Klara Zeberiok, Elhuyarretik.

Zibersegurtasun txostena argitaratu du PuntuEUS Fundazioak eta Manex Garaio PuntuEUS Fundazioko arlo teknikoko arduradunak eman digu honen berri.

Azkenik,  Ainhoa Marzolek interneteko podcast sortzaile famatu baten polemika argitu du. Txertoaren aurkako iritziak bota izan ditu bere programan eta hauek Spotify plataformako kideen arreta piztu dute.