Ingurune digitala eta hezkuntza eskutik doaz. Hasteko, Elhuyarren 50. urteurrenarekin batera, Jon Abrilek Euskal Herriko, Nafarroako, Zaragozako eta Pauko unibertsitateek Elhuyarrekin adimen artifiziala ardatz duen akordioaz hitz egin digu.

Ondoren, Iker Aguirrezabal ikerlariak hidrogenoa sortzea oinarri duen proiektu tekniko eta kimikoaren prozesua aurkeztu digu.

Azkenik, Lorea Argaratek saioari amaiera eman dio Metaren aplikazio berria ezagutaraziz.