Ingurua ezagutu eta gizarte inklusioa sustatzen laguntzen duen aplikazioa abian jarri dute Nahia Idoiagak eta Dorleta Apaolazak, EHUko Psikologia Fakultateko doktorea bata eta historialaria bestea. 

Proiektu europearra da, EBren Erasmus+ hezkuntza programaren baitakoa. GKE batek sustatu du egitasmoa. 

Open Education Research Town (OER Town), Bilboko 7. barrutiko auzoetan zentratu da eta gamifikazioaren bitartez, Auzoak Abian programaren tribial jokoa oinarri hartuta garatu dute aplikazioa, auzoa ezagutu eta bertako biztanleen beharrak identifikatzeko helburuarekin. 

Aplikazioa mugikorrean deskarga dezakete erabiltzaileek, baina auzoan zehar ere badaude hainbat QR kode erronkan parte hartzeko. Nahia Idoiagak proiektuaren dimentsioa handitzeko auzoko hainbat elkarte eta institutu formatu dituztela jakiranazi digu.