Zein ote da enpresa teknologiko erraldoien artean txarrena?
Xabi Unanuek Interneteko enpresa erraldoiek erabiltzaileen datuen inguruan egiten duten kudeaketaren berri eman digu. Estatu Batuetako True People Search enpresak ikerketa egin du, erraldoi hauek erabiltzaileen inguruan jasotako datuak alderatuz.
Erraldoi teknologikoei, nahita edo nahigabe, datuak ematen dizkiegu. Aipagarria da rankinga eginez gero, Meta izango litzatekeela erabiltzaileen datu gehien eskuratzen dituen enpresa.
Bukatzeko, ingurune digitalean arduraz jokatzea eta datuak deszentralizatzea gomendatu digu Xabik.