Google-ek dagoeneko argitaratu du 2021ean sarean gehien bilatu diren hitzak. Rankinga eskaini digu Xabi Unanuek.
Euskal Herriko datuak ez ditugunez, Frantziako eta Espainiako datuak nahastuta ekarri ditu Xabik. Lehenengo postuan, eguraldiari buruzko bilaketak aurki ditzakegu. Horren atzetik kirol kontuak etorri dira; selekzioaren partidak edota Roland Garros txapelketaren datak. COVID-19a ere sarritan bilatu dugu Google-en, baita Bonolotoari buruz galdetu ere. La Palmako sumendia ere protagonista izan da. Aktualitateari buruzko gaiak bilatu dira, finean.
Multimedia edukiaren harira, Frantzian El juego del Calamar telesaila eta Espainian Turkiako telesailak jaso, bildu eta emititzen dituen TokyVideo plataforma izan dira bilatuenak.
Noiz eta nola galderen bilaketetan, aldiz, zenbait bitxikeriarekin egin dugu topo. Erabiltzaileek WhatsApp-aren itzulerari eta jirafen lo egiten erari buruz galdetu dute. Ugariak izan dira COVID-19 ziurtagiria nola eskuratu bilatu duten erabiltzaileak ere.
Bukatzeko, gai internazionaletan, Afganistan, Palestina, Bitcoin eta suteak izan dira protagonista.