Bizitzako etapa tristeei aurre egiteko bideo-jokoetan babesten da Nebukai. Emozioak bizitzeko eta kudeatzen laguntzeko bost bideo-jokoen berri eman digu Ainhoak.

Batetik, Rust biziraupen jokoak erabiltzailea errealitatetik deskonektatzen laguntzen du, hau da, ez pentsatzea dakar. Jarraian, egoera emozionala hobeto ulertzen laguntzen duten bideo-jokoak aurkitzen dira. Normalean joku independienteak izaten dira blokeo mentala identifikatu eta horri aurre egiteko aproposak. 

Hausnarketa etikoa bultzatzen duten bideo-jokoak ere badaude, beste pertsona baten zapatak janzteko baliagarriak. 

Positiboki norbere burua ahalduntzen laguntzen duten jokoak ere aurki daitezke, eta azkenik, orain bertan egin ezin ditzakezun jarduerak egiteko parada eskaintzen dutenak, eskiatzea, besteak beste.