Zertarako balio dute robot autonomoek? Teknologia autonomo hauen urruneko eguneratze ziberseguruan ari dira lanean Irune Aguirre eta Irune Yarza IKERLANen, UP2DATE H2020 proiektuaren baitan.

Ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta PUNTUEUSek eremu sozioekonomikoan eta pertsonalean eragiteko helburuarekin. Josu Waliño PUNTUEUSeko zuzendariak emango digu honen berri.

Amaitzeko, Sarean.eus webgunean argitaratutako artikuluan bezala, Diemekin zer gertatu zen azaldu digu Egoitz Lizaso kolaboratzaileak.