Aurten ere Azkuen Fundazioa eta Eragin Kultur elkartearen eskutik, Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Topaketa izango da martxoaren 16an Barakaldon, Clara Campoamor Zentro Zibikoan. D eta B ereduko batxilergoko 1º mailako ikasleei zuzenduta egongo da eta 200 bat ikasle espero dira.
Jardunaldiak gazteengan kultura digitala euskaraz kontsumitu eta garatzeko adibideak ematea du helburu. Izaera bikoitza du egitasmoak: zabalkundea eta izaera parte-hartzailea sustatzea. Jardunaldiak hiru eremutan garatuko dira eta aurkezpenak, tailerrak eta hitzaldiak izango ditu.