BCAM NAUKAS matematika jardunaldiak ospatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 14an, Pi zenbakiaren egunean. Ordu beteko 18 tailer eta hitzaldi laburrak izango dira ikastetxeekin elkarlanean. 10 eta 16 urte bitarteko 450 ikasleri zuzenduta egongo dira, baina edonor joan daiteke. Bilboko Bizkaia Aretoan izango da, baina streaming bidez hitzaldiak jarraitzeko aukera ere badago Kosmos kanalean.
Jose Ignacio Royo EHUko matematika irakasleak jokoen bidez papiroflexia tailerrak emango ditu, esaterako. Urteetako esperientzia du matematika tailerretan eta bere testigantza eskaini digu irratsaioan.