TaPuntu kooperatibak Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du martxoaren 23rako, 18:30etatik 20:30etara, Donostiako Koldo Mitxelena kulturenean. Doakoa izango da eta nortasunasarean.eus webgunean eman daiteke izena.
Aurtengo jardunaldietako gaia “MarMarka” izango da eta hainbat hizlarik hartuko dute parte elkarteen zein erakundeen marka garatzen edo mantentzen laguntzeko. Horretarako komunikazio arloko adituek, haien esperientziarekin lagunduz, marken estrategia garatu eta zaintzeko puntuak ezagutaraziko dituzte.