Tik Tok aplikazioak botatako erronkak aztertu ditu Errioxako Unibertsitateak. Ikerketaren arabera, 11-12 urte bitarteko haurrak izaten dira “challenge” hauek egiten dituzten gehiengoak.

Mugikorrak eta pantailak txikitatik presente ditugun garai honetan, azterketa hau betetzeko 10 eta 14 urteko 417 pertsona analizatu dituzte sare sozialetan, gazteek garrantzia zeri ematen dioten jakiteko. Azterketa honen emaitzen inguruan hitz egin digu Xabi Unanuek.