Espainiako Gobernuak Eskubide Digitalen Kartaren lehen zirriborroa aurkeztu zuen orain aste batzuk. Abenduaren 4ra arteko epean egin ahal izango dira ekarpenak. Testuan hizkuntzaren arloko aipamenik egiten ez denez, Kontseiluak hartu du ekarpenak egitearen ardura. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiarekin solastu gara.
PuntuEUS Fundazioak argitaratu berri duen kode-poesia antologiaz jardun da Manex Garaio. Orotara hamar egileen lanak bildu ditugu bertan.
Gainera, Lorea Argarate irratiko uhinak astintzera itzuli da! Tartea estreinatuko du: Hezkuntza eta eremu digitala uztartuko ditugu elkarrekin.
Bukatzeko, gamerren txokoa ireki dugu. Ainhoa Azkuek abenduko bideo-jokoen TOP bosta aurkeztu digu.