Ainhoa Azkuek esku artean duen proiektuaren berri eman digu gaurko saioan. Duela pare bat hilabete, Twitch plataformak euskara onartzeko eskaria jarri zuen martxan. Game Erauntsia eta Arkakusorekin elkarlanean, “3.000 Twitch” izeneko egitasmoa abiatu dute Twitch euskaratzearen aldeko 3.000 bozka lortzeko helburuarekin. Azken honen nondik norakoak azaldu dizkigu saioan.