Sarean irratsaioa

Euskadi irratiko irratsaioa, PuntuEUS fundazioarekin elkarlanean: ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun.

Sarean 113. Irratsaioa. Komunikazioa eremu digitalean: daukaguna eta datorrena

Sarean 113. Irratsaioa. Komunikazioa eremu digitalean: daukaguna eta datorrena

2020-09-18

Hausnarketarako parada hartu nahi dugu elkarrekin. Euskal Hedabideen Behategiak, Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta EHUk, Nor Ikerketa Taldeak antolatutako “Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan” ikastaroaren barruko “Komunikazioa eremu digitalean: daukaguna eta datorrena” mahai-inguruan bildutakoak eskainiko dizkizugu gaur. Horrez gain, digitalizazioari so, Azkue Fundazioko Iurdana Acasuso elkarrizketatu dugu. Bukatzeko, Manex Garaiorekin Sarean.eus-eko

Sarean 112. Irratsaioa. Uhinetan zehar jolasean

Sarean 112. Irratsaioa. Uhinetan zehar jolasean

2020-09-11

Ongi etorri berriro Sarean.eus-era! Mugarik gabe mugituko gara uhinetan zehar eta geografia osotik, etxean zein nazioartean. Euskal Herritik Herbehereetara joango gara Erik Zubiria oñatiarrarekin hitz egitera. “Batu ta batu” puzzle motako joko koloretsuaren berri eman digu web-garatzaileak. Bestalde, Galder Gonzalez wikilaria hezkuntzaren inguruan aritu da. Bukatzeko, Manex Garaiorekin Sarean.eus-eko agerkari

Sarean podcasta

Ikasturte berriari gogotsu!

Ikasturte berriari gogotsu!

2020-09-16

Ikasturte berria hasi dugu eta honekin batera Galder Gonzalez wikilaria izan da Sarean.eus-en. Ikasgeletarako itzulera ez da samurra izaten ari, baina berri onak ere baditugu. Euskarazko Wikipediak irakasleak laguntzeko hainbat ariketa prestatu ditu, Lehen Hezkuntzatik Unibertsitateraino erabilgarriak direnak. Gogotsu ekin diote ikasturteari wikilariek.

“Batu ta batu”, puzzle estiloko bideo-jokoa

“Batu ta batu”, puzzle estiloko bideo-jokoa

2020-09-14

Poz-pozik eta jolasean ekin diogu denboraldi berriari. Erik Zubiria web-garatzailea izan da gurekin sortu berri duen bideo-jokoaren inguruan hizketan. “Batu ta batu” bideo-jokoa Xbox, Nintendo Switch eta Steam plataformetan joka daiteke. Hala ere, hemendik hilabete batzuetara ordenagailu eta mugikorretan ere eskuragarri egongo da. Koloreetan oinarrituta, puzzle estiloko jokoa sortu du