Sarean irratsaioa

Euskadi irratiko irratsaioa, PuntuEUS fundazioarekin elkarlanean: ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun.

Sarean 152. Irratsaioa. Gero eta murgilduagoak gizarte digitalean

2021-06-18

Hasteko, Arantza Del Pozok, Vicomtecheko ahotsaren eta lengoaia naturalen prozesamendurako teknologien zuzendariak Ekin proiektuaren inguruan hitz egin digu. Jarraian, Xabier Unauek bideo-jokoak kontserbatzeko martxan jarri den ekimena aurkeztu digu. Azkenik,  Basque Cyber Security Centerreko Eriz Lopetegik aztarna eta itzal digitalaren gaia ekarri digu irratira.

Sarean 151. Irratsaioa. Euskal teknologia indarrean

2021-06-11

Hasteko, Josu Bilbao, Ikerlaneko ikerketa departamentuko buruak adimen artifizialak makinekin elkarrizketa adimenduak izatea ahalbidetzeko martxan jarri duten proiektua aurkeztu digu. Jarraian, Ainhoa Azkuek bideo-jokoen soinuak asmatzean datzan jokoaren inguruan hitz egin du. Bukatzeko, Jon Mabe, Teknikerreko Elektronika eta Komunikazio saileko zuzendariak Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten pertsonak laguntzeko helburuarekin sortzen ari

Sarean podcasta

Aztarna eta itzal digitala

2021-06-24

Basque Cyber Security Centerreko Eriz Lopetegik aztarna eta itzal digitalaren inguruan hitz egin digu. Hauetatik babesteko zibersegurtasun aholkuak eman dizkigu Erizek.