Hautsak arrotzen dituen eztabaida da eraikuntza eta ingurumena ardatz duena, are gehiago etxebizitza, eskubidea baino pribilegio bihurtu duen joera espekulatzailearen ondorioz. Hala ere, badaude sektore honetan era jasangarrian lan egiten duten enpresak.

Azkoitian kokatutako Iragaz Watin SA ingurumeneko industria zerbitzuetara dedikatzen da. Lurzoru kutsatuak berreskuratzeko teknologia garatu dute. Maider Oruetak eman digu proiektuaren berri.