Laugarren urtez Puntu Soziala egitasmoa martxan jarri du TaPuntu kooperatibak. Bi urtetik behin gizarteari ekarpen positiboa egiten dioten proiektuak lagundu nahi dituzte.

Gizarteko edozein arlotan eragin dezakeen norbanako, elkarte edo enpresak parte hartu dezake bertan. Antolaketaren harira, interesgarriak diren hiru proiektu aukeratzen dituzte lehenbizi. Ondoren, hiru proiektuen egileekin bilera egiten dute, denetatik saritua aukeratzeko. Gaur egun, epaimahaia TaPuntu kooperatibako kideek osatzen dute.

Datu gisa, 2019-2020 edizioan, IKO Igeldoko Kooperatiba izan zen saritua, Igeldoko bizimodua sustatzen lan egiten duen elkartea. Informazio guztia Arkaitz Sukuntzaren eskutik.