Ikastola, eskola eta ikastetxeetako apaletan lagun, etxerako lanak egiteko edota nola ez, euskaltegietan. Bai, hiztegiaz ari gara. Izan ere, Elhuyar hiztegiak, liburu mardul arrosa eta berdeak 25 urte bete ditu. Paperetik sarera egin zuen, gizarteak hala eskatuta eta teknologiak bideratuta. Behar den bezela ospatu dugu Klara Ceberiorekin batera.

Letrekin eta musikarekin jolasteko oporretatik itzuli da Ainhoa Azkue, Nebukai. Zer ekarriko digu?

Bukatzeko, Xabier Unanuek migrazioen inguruan hitz egin digu.