25 urte igaro dira Elhuyar hiztegia sortu zutenetik. 1996 urterako paperetik digitalerako saltoa emana zuten, kutxetatik datu-base zabaletara.
Hizkuntza eta teknologia uztartzea ezinbestekoa dela aitortu digu Klara Ceberio, Elhuyarko hizkuntzalariak. Ingurune digitala nagusi den hontan, jendartearentzat erabilgarriak diren baliabideak eskaintzearen garrantzia azpimarratu du.
Bitxikeria gisa, hizkuntzalari baten egunerokoaren berri eman digu.