TeknoDidaktika enpresak makinaria saltzen hasi zuen ibilbidea, baina Lan Arriskuen Prebentziorako aholkularitza teknikoaren inguruko ikastaroak ematera salto egin dute. Zuzeneko klaseen bitartez eta errealitate birtuala baliatuz, alde teorikoa zein praktikoa lantzen da ikastaroetan. Langileek makinaren erabileraren inguruko duten ezjakintasuna dela-eta, lantokia gune segurua bilakatzea du helburu TeknoDidaktikak. Bertako gerente, Asier Egurenen eskutik jaso dugu informazioa.