Web irratia

  Saio honetan, Txus Ordorikarekin, bideo-jokoez eta hauek gizartean duten eraginari buruz hitz egingo dugu. Batez ere, gerra ardatz-puntu duten bideo-jokoei buruz. Horrez gain, Manex Garaiok "albiste faltsuak gurasoak dira" esaldiaren esanahia azalduko digu, Joxe Rojasen artikuluarekin lotuta. Ongi amaitzeko, Urtzi Odriozolak maiatzean antolatuko den JOKOTEKNIA, euskal bideo-jokoen jardunaldiari buruz hitz egingo digu.
Irakurri Gehiago
Saio honetan sarera konektatzerakoan gure datuen babesari buruz eta jasan ditzakegun erasoez hitz egingo dugu. Gainera, ziber segurtasunean aditua den Joxean Koret-ek honen inguruan ditugun hainbat zalantza argituko dizkigu. Horrez gain, Lorea Arakistanek segurtasunez online erosteko gako batzuk emango dizkigu. Ongi amaitzeko, Azkue fundazioaren eskutik, Peru Iparragirrek berak argitaratutako hainbat blog aurkeztuko dizkigu.  
Irakurri Gehiago
Osasun aplikazioak, e-health... osasunaz eta teknologiaz hitz egitera gonbidatu dugu Nekane Larburu, telekomunikazio inegeniaria eta Vicomtech-eko ikertzailea. Musikari buruzko blogez jardun dugu Jon Pagolarekin eta sarean.eus-i bisita Lorea Arakistainekin.
Irakurri Gehiago
Zer da marketing digitala? Zein dira aukerak eta arriskuak? Nola aldatu da azken 30 urteetan? Amaia Ocerinekin horiek guztiak. Manex Garaiorekin produktibitateaz eta Asier Sarasuarekin blogosferaz Sarean.    
Irakurri Gehiago
Saio honetan interneten nabigatzearen arriskuak eta horren aurrean gure burua babesteko ditugun eskubideak ikusiko ditugu Ion Turrillas IKT abokatuarekin. Horrez gain, Manex Garaiok PuntuEUS-ek egindako "Behatokia" azterketaren azken datuak ekarriko dizkigu. Ongi amaitzeko , Arantxa Zabalak argia.eus-eko ziber-etxekoandrea blogari buruz hitz egingo digu, Azkue Fundazioaren eskutik.
Irakurri Gehiago
Saio honetan teknologia eta margoak elkartzerakoan sortu daitekenari buruz hitz egingo dugu Eider Eibar ilustratzailearekin, baita gizakiaren ilustratzeko modu desberdinen garapenaz ere. Horrez gain, Manex Garaiok interneten arlo sozialari buruzko istorio interesgarri bat ekarriko digu. Ongi amaitzeko Dabid Martinezek laborategia.eus blogari buruz hitz egingo digu, Azkue Fundazioaren eskutik.
Irakurri Gehiago
Saio monografikoa osatu dugu emakumea eta ingurune digitala ardatz dituena. Horrela, emakumeak ingurune digitalean duen presentziaz hausnartzeko mikrofonoaren bueltan elkartu ditugu Itziar Cortes, Lore Martinez Axpe eta Cristina Perez. Itxaro Mendizabalek ere egin digu bisita eskuartean dituen proiektuez hitz egiteko.
Irakurri Gehiago
Saio honetan musikaren erritmoan zientziaz ikasiko dugu Izaro Goienetxearekin. Horrez gain, Xabier Martinek iparra.eus proiektuari buruz hitz egingo digu. Ongi amaitzeko Manex Garaiok gailu mugikorretan aurki eskuragarri egongo den 5G konexioei buruz hitz egingo digu.
Irakurri Gehiago
Itzulpen automatikoa, pentsamendu konputazionala, euskararen morfologia eta Udako Euskal Unibertsitateaz hitz egingo dugu Iñaki Alegriarekin. Horrez gain, Strava apllikazioak erabiltzaileen datuekin egindako erabilera zalantzagarriaz hitz egin digu Manex Garaiok. Ongi amaitzeko, Iparraldeko Neska blogaz jardungo gara Castillo Suarezekin.
Irakurri Gehiago
Informatikaren ezezagutzaz jardun du UPV/EHUko irakasle Edurne Larrazak Sarean. Edurne burubelarri dabil jolasaren eta informatIkaren transmisioari buruzko proiektuetan unibertsitate aurreko gazteek informatika ezagutu eta ikas dezaten. Horrez gain, Google euskarazko iragarkiak atzera botatzen hasi dela kontatu digu Lorea Arakistainek. Ongi amaitzeko, maitasun kontuak kaixomaitia.eus-eko Iñigo Arandiarekin.
Irakurri Gehiago