Kataluniako Xnet sarea digitalizazio demokratikoaren aldeko institutua da eta ingurune digital aske eta arduratsuaren aldeko proiektuetan lanean dabil. Antzeko proiektu baten elkarlanean dihardu Euskal Herritik Gorka Juliok, hezkuntzaren munduan murgilduta.

Gorkaren hitzetan, jendearen nolabaiteko hezkuntza mailako plana erraztu nahi duen plataforma eroso eta libre bat da, eskolarentzat garestia ez izatea espero dena. Xnet sareak existitzen zen softwarea sinplifikatu du eta lehenengo pilotu bat sortu dute. Hezkuntzarako plataforma librea eta erabilerraza da, Google Classroom aplikazioaren antzerakoa.