850.000 eurotako inbertsioa egingo du BBK-k Bizkaiko lehen sektoreari zuzenduta. Diru-laguntza bi aldetara dago zuzenduta: alde batetik, 65 udalerri baino gehiagotako azoketara eta bestetik, BBK Azoka online plataformara.

Produktoreek plataformaren bitartez inongo kosturik gabe online saldu ahal izango dute eta guk bezero moduan gure herrietako lehen sektoreko produktuak erosi ahal izango ditugu.