Arteak eta ingurune digitalak gurutzatu ditu Nora Goyalde artista. Arte Ederrak ikasi zituen eta lan piktorikoak egin ohi ditu, baina Arduinoa erabiliz proiektu interaktiboa sortzeko lanean dabil orain. Obraren sorrera eta helburua zein den azaldu digu Sarean irratsaioan.

EHUko Arte Ederretako Fakultateak urtero aurkezten duen beka bat irabazi du, eta bere proiektua Gasteizko Montehermoso Kulturgunean entzun eta ikusi ahal izango da datorren apirilaren 7tik maiatzaren 8ra arte.