Ekintzailetasunak zaletasunarekin bat egin dezake? Txirrindularientzat Bai.k sortu du Jordi Lorenzok, bizikleta eta ziklisten zaindari digital berria. Jordiren hitzetan, “bizikletari eragiten dioten parametroak neurtzen dituen sistema adimenduna da Bai.k, eta parametro hauen arabera abisu batzuk bidaltzen ditu”.

Gainera, Bai.k-en sorreraren ideia nondik atera zen kontatu digu Lorenzok, eta baita proiektuaren prozesua nolakoa izan den.